sábado, 30 de noviembre de 2013

Zenbaki osoak I

Ariketa sorta hau aproposa da DBHko 1. mailarako. Gaiaren berpasa osoa eskaintzen du. Agian bukaerako eragiketak 2. mailarako ere dira egokiak.


Hemen duzu zenbaki osoez ikasi duzuna praktikatzeko zenbait ariketa.

lunes, 25 de noviembre de 2013

ERATOSTENESEN BAHEA

DBHko 1. zikloan erabil daitekeen ariketa, 100erarte zenbaki leheneak buruz ikasteko agindu baino lehenago. Orain arte eskuz egiten genuen ariketa arinago egin daiteke



sábado, 23 de noviembre de 2013

PITAGORAS


Hemen duzu Pitagoras eta bere teorema ospetsuari buruzko bideo bat. Nire ustez, aproposa da DBHko 2. mailan, Pitagorasen gaiarekin hasten garenean, motibazio gisa zein teorema berearen erabilgarritasuna barneratzeko.
Horretarako, 1 minututik 12. minuturako tartea nahikoa izango da. Pitagorasen bizitzaz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, osos ikus daiteke.




PROPORTZIONALTASUNA

Proportzionaltasuna lantzeko unitate didaktiko osatua topatuko duzu hemen, DBHko 1. mailarako proposatuta dagoena. Hala ere, 2, mailan zenbait atal ere baliagarriak izan daitezke.



martes, 19 de noviembre de 2013

BURUZKO KALKULUA

Ondorengo ariketa buruzko kalkulua lantzeko aproposa da, DBH osoan erabilgarria, baita LHko azken mailetan edo Batxilergoan ere.


Kalkulagailuak erabilgarri dituen teklak erabilita, emandako zenbakia lortzen ahalegindu behar zarete. Emaitza zehatza lortu duzuenean, edo gehiago ezin zaretenean hurbildu, saka ezazu "I can`t come closer"
                                                       

EGIN KLIK HEMEN

martes, 12 de noviembre de 2013

domingo, 10 de noviembre de 2013

Frakzioen arteko eragiketak

Hemen frakzioen arteko eragiketak aukituko dituzu. Eragiketak aparteko paperean egin behar dituzu, eta emaitza sinplifikatuta eman beharko duzu.
DBHko 2. mailan frakzioen eragiketak landu eta gero finkatzeko ariketa gisa erabilgarria izan daiteke.


Ekuazioak I

Hemen ekuazioen gaia hasi baino lehenago motibazio gisa erabil daiteken ariketa duzu. DBHko lehenego zikloan erabilgarri, 1. zein 2. mailetan, ekuazioak lantzen hasten garenean. Buruzko kalkulua ere lantzen da.





viernes, 8 de noviembre de 2013

Frakzioak: sarrera

Hemen duzu frakzioez sarreratxo bat. DBHko 1. mailan frakzioa ematen denean lehenengotariko ariketa bat izan daiteke.


Introducción a las fracciones
Click para iniciar

lunes, 4 de noviembre de 2013

Frakzioak II

Ariketa hau DBHko 2. mailan aplika daiteke. Frakzioen gaia lantzen dugunean frakzio guztiak zenbakiak direla barneratzeko izan daiteke baliagarria.

Egitekoa erraza duzu: frakzioak eta dagozkien zenbakiak elkartu behar dituzu.

  Frakzioak zenbakiak dira

Frakzioak I

Ariketa hau DBHko 2. mailan aplika daiteke. Frakzioen gaia lantzen dugunean jakin beharrekoa berpasatzeko izan daiteke baliagarria.

Egin behar duzuna erraza da: esaldiak osatu behar dituzu hitegia egokiarekin.


Frakzioak: zer dakizu?